miércoles, 6 de febrero de 2008

INGELESEKO AKADEMIA, ALA PARKEA?




Haur zein gaztetxoen aisialdiari buruz hitzegiten dugunean, aipatzekoa da azken hamarkada hauetan, honen inguruan egon den joera aldaketa.




Bizi garen gizarte honetan haurrei gero eta formakuntza maila handiago bat eskeini nahi diegu, etorkizun batean izango dituen aukerei nolabait ateak zabaltzeko asmoz. Hala ere, askotan, haurren nahiak alde batera usten ditugu, gure interesak soilik asetzeko.


Egia da bai lehia iraunkor batean bizi garen gizartea eraiki dugula, baino haurrak, haur bezala hezitu behar dira, inoiz ahaztu gabe euren nahiak ez direla zertan gureak bezalakoak izan behar.


Azken finean, hezkuntza ez da soilik paperetan idatzita agertzen dena, baizik eta mundua ezagutu eta gure nortasuna eraikitzea

martes, 5 de febrero de 2008

GAZTEEN AISIALDIA BETI DROGEKIN LOTUTA?



Gazteen aisialdiari dagokionez, batzuek pasibotasunean oinarritutako gazteria garela diotela, beste batzuek , drogen munduan murgildutakoak, eta beste askok nahiz eta horrelako gauzak ez esan pareko ideiak dauzkate.

Gazteen aisialdian, (besteetan bezala) egia da bai, horrelako jarrerak daudela, baino normala al da gazteetaz hitzegiten dugunean euren aisialdia soilik alkohola eta drogetara mugatzea? ez al dugu beste aisialdi mota bat?

Gaur egungo gazteria egia da bai gauza asko ditugula buruan eta ardura nahikotxo, lana, ikasketak,..... baina gure aisialdia ere ez da zertan gai honen inguruan kokatu behar!
Aisialdi joera ezberdin asko daudela aipatu dugu, beraz gazteriaren aisialdiak ere ez da soilik alkohola zein drogetara mugatu behar eta are gutxiago pasaibotasunean oinarritu.

AISIALDIA KULTURAREN ARABERA







Kultura aisialdiarekin nolabaiteko lotura daukala ukaezina da, beste modu batean esanda, aisialdia kulturaz baldintzatuta dago.

Munduko leku ezberdinetan, aisialdi joera ezberdinak daude. Alde batetik, aisialdiari egokitutako denbora ez da berdina leku batean zein bestean eta bestetik, aisialdia ulertzeko era ezberdinak daude.


Euskal Herriari dagokionez, gure kultura garrantzizko eragina dauka gure aisialdia bidaretzako, hau da, kuadrilan ibiltzeko joera, hemengo kirolak..... gure aisialdiaren parte bat dira.



Beraz, kulturak eta aisialdia nolabaiteko lotura duten kontzeptuak izan daitezke.










lunes, 4 de febrero de 2008

AISIALDI JOERA EZBERDINAK




Denborarekin ludotekak, aisilekuak zein gaztetxokoak, nolabaiteko indarra hartzen joan dira, alde batetik gurasoek daukaten denbora faltagatik, zein kaleean gero eta gehiago topatzen ditugun arriskuengatik. Hau guztia kontutan hartuta, ludotekak aisialdirako leku aproposak izaten dira haur zein gaztetxoentzako, alde batetik bertan jolas sinbolikoa, tailerrak, besteekiko harremana, baloreak eta pareko gauzak sustatzen dira.

Normalean adinaka banatuak egoten dira, hau da, ludotekan zein gaztetxokoak adin tarte batetik bestera zehaztuak egoten dira.

Ludotekak, ez dira solik denbora pasa moduan ulertu behar, baizik eta, aisialdiaren bitartez baloreak eta jarrerak lantzen diren lekua edo espazioa.

AISIALDIRAKO MATERIALA






Asialdiaren bitartez transmititu nahi diren, balore, sentimendu, jarrerak,.... kontutan hartuta honako materiala hau egokia ikusten dut:


http://www.emaisia.org/euskera/argizehatza.php

AISIALDI OSASUNTSUA


Aisialdi mota ugari daude, hau da, bakoitzak bere pertsona eta gustuen arabera aisialdi mota bat zein bestea eduki dezake, hala ere beti entzun izan dugu gure jarrera nolabaiteko eragina daukala gure bizi kalitatean.


Haurretan zein helduetan, betidanik izan da kirola, mendia,,,, zein naturarekin zerikusia zuen ekintzetan parte hartzeak, hala ere denboraren poderioz eta lehia iraunkor batean bizi garen gizarte honetan, gure gazteen partehartzea, hezkuntza formalatik at burutzen dituzten ekintzak gero eta txikiagoa da.


Gurasoen zein helduen eskuhartzea horrelako kasuetan ezinbestekoa da, nolabait helduak izan behar baikara eredua eman behar duguna, eta txikitatik irakatsi bizi kalitatea hobetzearekin bat datozten ekintzak.

GENERO EZBERDINTASUNA AISIALDIAN




Kontu askotan hain aurreratua bizi garen gizarte honetan, oraindik ere ukaezina da txikitatik jasotzen dugun hezkuntza guztiz sexista dela, hau da, patriarkasunean oinarritutako gizarte batean bizi gara. Txikitatik, guztiz barneratuta daukagu neskei zein mutilei inposatutako rolak, eta hauek guztiz ezberdinak izaten ohi dira.
Adibidez, gabona garaian, etxeetara heltzen diren propaganda paperak irakurrita, momentuan jabetzen gara, bertan plazaratzen diren mezuak guztiz sexistak direla.

Nozbait fijatu al gara zein koloretakoak diren neskak agertzen diren orriak? eta mutilak agertzen direnak? edota nortzuk agertzen dira sukaldetxo barruan?eta nortzuk spiderman edo batman-ekin jolasean?

Hortaz, hezkidetzan oinarritutako hezkuntza ezinbestekoa da, parekidetasun batean bizi eta hezitu al izateko, gure bizitzaren arlo eta esparru guztietan eta nola ez aisialdian ere.


HEZKUNTZA AISIALDIAN


Lehen aipatu dugun bezala aisialdia, gozamenerako edota gustoko ditugun gauzak egiteko denbora tartea bezala ulertu dezakegu, hala ere, aisialdiari askotan ez diogu benetan duen garrantzia ematen, askok eta askok, denbora librea denez gero, honek duen eragina xumea dela besterik uste dute.


Hala ere, ni ez nator bat horrelako jarrerekin, guztiz kontrako iritzia baitaukat. Hezkuntza ez- formalaren esparruan kokatzen dugu aisialdia eta bere garrantziari ezin diogu uko egin, azken finean, hezkuntza prozesu iraunkorra eta aisialdiaren bitartez, pertsona orok bizitzan zehar hezkuntza jasotzen dugu, nahiz eta batzuetan modu inkontziente batean izan.

AISIALDI KONTSUMISTA


Beste artikuluetan idatzi dudan lez, asialdi joera urteen poderioz aldatzen joan da. Gaur egun, nire aburuz, aisialdi kontzeptua gero eta gehiago lotu egiten da kontsumismoarekin, gero eta denbora gehiago ematen dugu gure denbora librea, zentro komertzialetan, erosketetan...., asisialdi joera "osasuntxua" albo batera utzi eta denbora tarte hori horrelako joeretara bideratzen dugu.

Gure joera hau, haur zein gaztetxoak ere jasaten dute modu batean zein bestean, guraso zein eurekin dauden helduek, denbora hori zentro komertzialetan ematen duten bitartean, haurrak eurekin joaten baitira.

domingo, 3 de febrero de 2008

PLAY STATION GARAIA?


Gaur egun, gero eta ume gehiago dira parkean zein herriko plazan jolasten egon beharrean, etxean gelditzen direnak, gehienetan "playstation"-era jolasten zein telebista ikusten.

Askotan, kontu honi bueltak ematen ibili naiz eta batzuetan egia esanda tristetu egiten nau, pentsatzeak zer nolako haurrak hezitzen ari garen
Benetan pasibotasunean murgildutako haurrak sortu nahi ditugu? non gelditu dira orduan, parkean txirristan jolasten ibiltzen ziren umeak? kolpeak eta zauriak jositako belaunak?
Uste dut guztiok hausnartu beharreko kontua dela, azken finean eurek izango baitira etorkizuna

viernes, 1 de febrero de 2008

AISIALDIA, ATZO GAURKO ETA BIHARKOA


Aisia, gozamenerako eta gustoko ditugun gauzak egiteko denbora tartea bezala ulertu dezakegu, gure bizitzan zehar aldatzen joaten dena.Bestalde, haur, gazte, zein, heldu egiten garen heinean, gure aisia eta aisaldia joera, aldatzen joaten da denboraren poderioz.
Honekin ez dut esan nahi, gure gurasoa ,zein amama- aititeren garaietara jo behar dugula gure aisialdia haiek edukitakoarekin alderatzeko, hau da, gaur egungo haur zein gazteek gu bizi izandako aisialdiarekin konparatuz, guztiz ezberdinak dira.